Aztertutako artikulo desberdinak kontuan izanik, immigranteen egoera oso txarra dela ikusi dut, batez ere,
emakumeena.
Espainian batez ere, legeak eta gizarteak muga asko jartzen dizkie immigranteei eta haien aurrera joateko premiari.
Proiektu berriak dituzten emakumeak ondo bizitzeko aukera bila datozenak, muga ugari aurkitzen dituzte.
Egunero bi dolar baino gutxiagorekin bizi diren 2800 milioi pertsonen artean gehienak emakumeak dira, beraz ezin dugu bereiztu behartutako immigrazioaren eta ekonomi migrazioaren artean.
Hori dela eta, emakumeak haien familiei baliabideak bidaltzeko edo haien familiako egoera erregulatzeko migratzen dute.
Orokorrean lan baten bila datozen emakumeek, hemengo jendeak nahi ez dituen lanbideak onartzen dituzte, batik bat, haur edo pertsona nagusien zaintza, etxeko zaintza eta askotan
prostituzioa. Espainiar legean,
erregularizazioa lortzeko bidea lan kontratua izatea da; horrela, gutxieneko eskubideak lortzen baitira. Baina emakumeek lortzen dituzten lanpostuetan ez zaie kontraturik egiten eta horregatik ez dute erregularizazioak lortzen.
Beraz, emakumeek diskriminazio bikoitza jasaten dutela antzematen da, bata emakumeak izateagatik eta bestea
immigranteak izateagatik.
Arazoaren jatorria:Ikerketa desberdinak egin dira eta emakume immigranteek, zenbait arrazoi desberdinetatik, alde egiten dute beraien jatorrizko lurraldetik. Hala ere, ohikoenak hauek dira:
Bizi kalitatea hobetzeko, gizartean aurrera egiteko, lan hobeago bat lortzeko, familia mantentzeko etab.
Bestalde, herrialde hauetako publizitateaz engainatuak etortzen dira asko, pentsatzen dutelako lan on bat lortuko dutela, eta gainera, hizkuntzaren erraztasuna dela eta, posibilitate gehiago ikusten dituzte.
Aurkitzen duten egoera:Hona heltzean, bizi kalitate hobeagoa dagoela ikusten dute, giza zerbitzatuetan; osasun zerbitzuetan, hezkuntza sisteman eta ekonomi baliabideetan.
Lana aurkitzen duten momentuan, ikusten dute ez dela espero zutena, askok
tratu txarrak eta diskriminazioa jasaten dituzte eta gainera soldata ez da uste zuten bezain ona.
Haientzako harrigarria da, hemengo jendearen nortasun itxia, latinoamerikar gehienek oso jende irekia eta alaiak baitira, eta hona etortzean konturatzen dira hemengo jendea ez dela haiek espero zuten bezala.
Zerbitzuen sektoreak hemen ez du bertan duen konnotazio berbera. Haien herrialdeetan, etxeko andre bat familiaren zerbitzurako izateko aukera bakarrik goi klaseetakoek dute, eta honek klase desberdintasunak azpimarratzen ditu.
Hemen ordea, klase ertaineko kide batek ere zerbitzu hau izateko aukera dauka, eta honek egoera honen normalizazioa dakar.
Etxe bizitza bat alokatzea, arazo larrienetako bat da, lehenengo eta behin etxearen jabeak dudak dituelako alokatzeko orduan immigrantea izateagatik; bigarrenez, abal bat lortzea eta hirugarrena kontratu finko bat lortzea.
Ikusten denez,
immigranteek espainara etortzen dira aukera bila, bai lanari dagokionez, baita bizi kalitateari dagokionez, baina aurkitzen duten gauza bakarra ostopoak dira.