Interneten abesti hau bilatzen egon naiz baina ez dut libreki aurkitu, gutxienez abestiaren letra lortu dut. M-N Ezten taldearen abestia da eta "Beldurrak ahaztuta" du izenburu
Ez dago inoren esku sexu aukera,
guztiok ar edo eme jaiotzen gera,
bizitzeko era,
ez gera atzera,
guziaren gainetik, emakume zera!
Egun guztian langile, iñurrien pare,
ilargiaren argitan bihurtuz maitale,
etxeko neskame,
denborarik gabe,
askotan halabeharrez gizonaren menpe.
Ei! eutsi, izan adore,
kanpoko kolpeek ez zaitzatela eraitsi.
Ei! Eutsi, izan kemena,
nahiz zail izan sarri,
minari barrura sartzen ez behitzat utzi.
Beldurrak ahaztuta,
salatu behar duzuna:
laguna,
denok elkartuta,
uste baino lehenago
berdintasuna.
Abesti honek argi adierazten du emakumeen papera kasu askotan. Sexu aukera ez dago inoren esku eta honek bizi forma bat izatera baldintzatzen zaitu. Emakumea izatea ostopo asko dakartza, mendeak pasa ahala oztopo horiek txikitzen joan dira baina oraindik badira emakume askok zeinak beraien senarren menpe bizi dira eta beste askok beraien senarrarentzako bizi direnak. Honen ondorioz beraien zeregin pertsonalerako denborarik gabe geratzen dira, bizitzen ari diren bizitza beraiena izan beharrean beraien senarrena da.
Jarrera hau edukitzea delitua izan beharko litzateke, eta gainera, emakume askok bizi mota hau salatzeko beldurra dute eta horrela jarraitzen dute beraien bizitza osoan. Emakumea bere diru propioa lortzeko aukera izan behar du, baita denbora librea ere eta ez da inoren etxeko-andrea izan behar, bere bizitza propioa izan behar du, gizonen moduan.
Bizitzeko era hau lortzeko denok batera lan egin behar dugu bai emakumeak bai gizonak errespetatuz.

Hemen dekozue emakumearen aldeko beste abesti bat: SeXu MaKiNa
No hay comentarios:
Publicar un comentario