
“Pobreziaren feminizazioaren” kontzeptuak errealitate hori islatzen du, eta elkarren artean lotuta dauden hainbat fenomeno biltzen ditu. Hasteko, emakume txiroen kopuruak ia bikoiztu egiten du gizon txiroen kopurua. Bestalde, pobreen artean emakumeen gehiegizko presentziak gora egiten du urtetik urtera. Era berean, pobreziaren kausen artean “generoaren eragina” azaltzen du kontzeptu horrek, hau da, emakumeek zein gizonek gizartean duten rol eta kokapen desberdinen ondoriozkoa dela batzuen eta besteen artean pobreziak duen eragin desberdina. Azkenik, emakumeak “txirotzeko arrisku” handiagoa dute, eta horretan eragin handia du gizonen mende bizi diren emakumeek jasaten duten segurtasun-eza handiagoak eta ezegonkortasun handiagoak.
Emakumeak txirotze-prozesuetan urrakorragoak dira; izan ere, soldatapekoak ez diren etxeko zereginetan eta zaintza-lanetan lan handia egiten dute; aurkako baldintzetan lan-merkaturatzeen dira; elikagai, heziketa eta osasun-laguntza eskuratzeko zailtasun handiagoak dituzte; eta gizonek baino hornidura txikiagoa dute aktibo ekonomiko, sozial eta kulturaletan.
Hegoaldeko herrialdeetan 80ko hamarkadaz geroztik aplikatzen diren NMF eta MBren egiturazko egokitzapeneko politikek areagotu egin dute baliabide urri duten

Datu batzuek erakusten digute emakume baten mende dauden familiak txiroagoak direla gizon baten mende daudenak baino. Latinoamerikan, Afrikan eta Asian, emakumeak buru dituzten familiei buruz egindako 66 azterlanen azterketa konparatibo batek ondorioztatu zuenez, kasuen bi herenetan emakumeak buru zituzten familiak txiroagoak ziren gizonak buru zituzten familiak baino.
Laburbilduz, antza denez ez dago erlazio bakarra etxe baten buru emakumea izatearen eta familia horren pobrezia, urrakortasun, ahalmen eta ongizatearen artean. Emakumeak buru dituzten familiak errealitate heterogeneoa eta aldakorra dira, askotariko aldagaiak tartekatzen dira, hala nola, klasea, adin eta generoko erlazioa, familia-zikloko unea, komunitatean gizarteratzeko moduak, eta genero-erlazioak gehiago demokratizatzeko emakumeen eskari berrien sorrera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario