2007-11-14

Zergatik Emakumea eta Hezkuntza?

Betidanik emakumearen rola mundu osoan zehar etxea garbitzea, umeak zaintzea, janaria prestatzea eta gizona maitatzea, zaintzea eta errespetatzea izan da.
Emakumeek ezin zuten erabaki propioak hartu, ezta etxetik kanpo lan egin, are
gutxiago eskolara joan.
Eta dena hau zergatik? Ba al da emakumea gizona baino gutxiago? Derrigortua egon behar da gizonaren esanetara egotera?
Pertsonalki jarrera hau gorroto dut, gizona eta emakumearen arteko ezberdintasunak fisikoak baino ez direlako izan behar.
Ez dut ulertzen zergatik emakumeak baldintzatuta egon behar duten.
Kontu hau ez da generoaren errua, betidanik datorren kontu bat da, gizartearen kontua.
Horrexegatik, gai hau aukeratu dut, emakumeak defendatzeko eta merezi duten berdintasuna aldarrikatzeko. Blogean idatzitakoa zuen gustokoa izatea espero dut eta al bada ere gai honekiko interesa pistea.

No hay comentarios: