2007-11-15

Pauso txikitan aurreruntz!!



XIX. mendean gizartea gizonen boterean oinarritu zen emakumea diskriminatzeko.
Emakumea garai hauetan ama eta emaztea baino ezin zen izan. Ezin zituen ikasketak burutu, ezta gizona gabeko erabakiak hartu, are gutxiago diru kontuak bera kontrolatu …
Dena hau ez zen guztia, emakumea bere senarra ez zen gizon batekin aurkitzen baldin bazuten kartzelara joango litzateke, ordea, paper aldaketa egiten baldin bazuten eta gizona bazen beste emakume batekin zegoena ez zen ezer gertatzen, horrela gertatzen zen egoera guztietan.
Esan beharra dago, emakumeek aukera guztiak eduki behar dituztela , inolako bazterketa edota diskriminaziorik gabe.
Mundu honetan emakumea gizona bezain garrantzitsua da. Biak beharrezkoak dira mundu hau aurrera egiteko, bata bestea gabe ezin baitu ezer egin.
Oinarri hau hartuta biak era berean errespetatuak izan behar direla argi geratzen da. Egia da gauza batzuetarako batek besteak baino erraztasun gehiago izan ditzakeela baina ideia hau ez du ezer baldintzatu behar.
Guztiok nahi duguna egiteko aukera merezi dugula uste dut, hori bai, gainontzekoak kontutan izanik.
Dena honi amaiera emateko esan beharrekoa da gauza asko geratzen direla egiteko, baina pixkanaka-pixkanaka aurrera goaz.

No hay comentarios: