2007-12-08

Neska eta Mutilei Hezkuntza berdina!!!


Irakurritako textu batekin bat natorrenez, gai honi lerro batzuk eskeintzea pentsatu dut. Textua femenino eta maskulinoren arteko bereizketak egiten ditu nerabezaroan. Bertan aipatzen da sozializazio prozesua ematen denean gizonaren baloreak, emakumeenak baino garrantzi handiagoa dutela, eta ez dakit zergatik, baina horrela gertatzen da gehientan.
Hau horrela ez gertatzeko haurrei heziketa egoki bat eman beharko zaie, non emakumea eta gizona garrantzi bera dute, baina hau ez da lortzen soilik heziketa egoki batekin, haurrak heziketa egokia jaso arren bere inguruko jokbideetan gizona bada garrantzitsua balore horiek bereganatuko ditu.
Ondorioz, heziketa egoki bat aparte jokabide egokiak ere izan beharko ditugu. Haur bateri ezin digo eskatu guk betetzen ez dugun zeozer, beraz heziketrekin batera gure portaera ona izan beharko da, haurra guandik ikasten baitago.
Haurra inguruan duena barnertzeko joera du, beraz bere inguran dagoenari arreta jarri beharko diogu gure haurra balore desegokiak barnera ez dezan.

No hay comentarios: