2008-01-16

Poematxo bat!!!




Tirso Claros Rojas


Quiso Dios formar


la obra más grande de la creación


y pensando en la ternura que da el amordio vida a la mujer


como la más bella y radiante flor.


Resplandece en el jardín


camina silenciosa


iluminando los prados del edén


y dibujando al mundo con su sonrisa.


Una suave caricia da a sus hijos al nacer


en medio del dolor y la brisa


germina de su vientre un nuevo ser.


Encanto de la vidaagua de fuentes cristalinas


bálsamo del amor eso eres tú preciosa mujer


beso del Omnipotente


y de su santa bencición.

2008-01-15

Zergatik dago gero eta lotuagoa emakumea pobreziara?

Emakumeek munduan bizi duten egoera dela eta, onartu egiten da eguneko bi dolar baino gutxiagorekin bizi diren 2.800 milioi pertsonen artean gehienak emakumeak direla, baita eguneko dolar bat baino gutxiago duten 1.200 milioi pertsonen arteko gehienak ere.

“Pobreziaren feminizazioaren” kontzeptuak errealitate hori islatzen du, eta elkarren artean lotuta dauden hainbat fenomeno biltzen ditu. Hasteko, emakume txiroen kopuruak ia bikoiztu egiten du gizon txiroen kopurua. Bestalde, pobreen artean emakumeen gehiegizko presentziak gora egiten du urtetik urtera. Era berean, pobreziaren kausen artean “generoaren eragina” azaltzen du kontzeptu horrek, hau da, emakumeek zein gizonek gizartean duten rol eta kokapen desberdinen ondoriozkoa dela batzuen eta besteen artean pobreziak duen eragin desberdina. Azkenik, emakumeak “txirotzeko arrisku” handiagoa dute, eta horretan eragin handia du gizonen mende bizi diren emakumeek jasaten duten segurtasun-eza handiagoak eta ezegonkortasun handiagoak.

Emakumeak txirotze-prozesuetan urrakorragoak dira; izan ere, soldatapekoak ez diren etxeko zereginetan eta zaintza-lanetan lan handia egiten dute; aurkako baldintzetan lan-merkaturatzeen dira; elikagai, heziketa eta osasun-laguntza eskuratzeko zailtasun handiagoak dituzte; eta gizonek baino hornidura txikiagoa dute aktibo ekonomiko, sozial eta kulturaletan.

Hegoaldeko herrialdeetan 80ko hamarkadaz geroztik aplikatzen diren NMF eta MBren egiturazko egokitzapeneko politikek areagotu egin dute baliabide urri duten emakumeen txirotze-arriskua. Estatuek gizarte-gastuak murriztu dituztenean, osasunaren, hezkuntzaren eta herri-administrazioaren sektoreetan lan egiten zuten emakume asko langabeziara bidali dituzte, eta sektore informalean eta enplegu ezegonkorretan lan egitera behartu dituzte. Murrizketa horien ondorioz, halaber, erreprodukzio-lana egiteko beharrezko oinarrizko zerbitzuetarako aukerak murriztu dira, eta beren lanaldia etxeko lanetan eta zerbitzu komunitarioen kudeaketako lanetan gehitu behar izan dute. Ildo horretan, emakumeen antolakunde batzuk ez daude batere ziur soldatapekoa ez den familiako lanetan eta auzolanean ematen duten denbora eta energia laguntza gisa ordainduko zaien premia-aldietan edo erabateko txirotze-aldietan.

Datu batzuek erakusten digute emakume baten mende dauden familiak txiroagoak direla gizon baten mende daudenak baino. Latinoamerikan, Afrikan eta Asian, emakumeak buru dituzten familiei buruz egindako 66 azterlanen azterketa konparatibo batek ondorioztatu zuenez, kasuen bi herenetan emakumeak buru zituzten familiak txiroagoak ziren gizonak buru zituzten familiak baino.

Laburbilduz, antza denez ez dago erlazio bakarra etxe baten buru emakumea izatearen eta familia horren pobrezia, urrakortasun, ahalmen eta ongizatearen artean. Emakumeak buru dituzten familiak errealitate heterogeneoa eta aldakorra dira, askotariko aldagaiak tartekatzen dira, hala nola, klasea, adin eta generoko erlazioa, familia-zikloko unea, komunitatean gizarteratzeko moduak, eta genero-erlazioak gehiago demokratizatzeko emakumeen eskari berrien sorrera.

EmAkUmE InMigRaNtEa

Aztertutako artikulo desberdinak kontuan izanik, immigranteen egoera oso txarra dela ikusi dut, batez ere, emakumeena.
Espainian batez ere, legeak eta gizarteak muga asko jartzen dizkie immigranteei eta haien aurrera joateko premiari.
Proiektu berriak dituzten emakumeak ondo bizitzeko aukera bila datozenak, muga ugari aurkitzen dituzte.
Egunero bi dolar baino gutxiagorekin bizi diren 2800 milioi pertsonen artean gehienak emakumeak dira, beraz ezin dugu bereiztu behartutako immigrazioaren eta ekonomi migrazioaren artean.

Hori dela eta, emakumeak haien familiei baliabideak bidaltzeko edo haien familiako egoera erregulatzeko migratzen dute.
Orokorrean lan baten bila datozen emakumeek, hemengo jendeak nahi ez dituen lanbideak onartzen dituzte, batik bat, haur edo pertsona nagusien zaintza, etxeko zaintza eta askotan prostituzioa.

Espainiar legean, erregularizazioa lortzeko bidea lan kontratua izatea da; horrela, gutxieneko eskubideak lortzen baitira. Baina emakumeek lortzen dituzten lanpostuetan ez zaie kontraturik egiten eta horregatik ez dute erregularizazioak lortzen.
Beraz, emakumeek diskriminazio bikoitza jasaten dutela antzematen da, bata emakumeak izateagatik eta bestea immigranteak izateagatik.

Arazoaren jatorria:

Ikerketa desberdinak egin dira eta emakume immigranteek, zenbait arrazoi desberdinetatik, alde egiten dute beraien jatorrizko lurraldetik. Hala ere, ohikoenak hauek dira:
Bizi kalitatea hobetzeko, gizartean aurrera egiteko, lan hobeago bat lortzeko, familia mantentzeko etab.
Bestalde, herrialde hauetako publizitateaz engainatuak etortzen dira asko, pentsatzen dutelako lan on bat lortuko dutela, eta gainera, hizkuntzaren erraztasuna dela eta, posibilitate gehiago ikusten dituzte.


Aurkitzen duten egoera:

Hona heltzean, bizi kalitate hobeagoa dagoela ikusten dute, giza zerbitzatuetan; osasun zerbitzuetan, hezkuntza sisteman eta ekonomi baliabideetan.
Lana aurkitzen duten momentuan, ikusten dute ez dela espero zutena, askok tratu txarrak eta diskriminazioa jasaten dituzte eta gainera soldata ez da uste zuten bezain ona.

Haientzako harrigarria da, hemengo jendearen nortasun itxia, latinoamerikar gehienek oso jende irekia eta alaiak baitira, eta hona etortzean konturatzen dira hemengo jendea ez dela haiek espero zuten bezala.

Zerbitzuen sektoreak hemen ez du bertan duen konnotazio berbera. Haien herrialdeetan, etxeko andre bat familiaren zerbitzurako izateko aukera bakarrik goi klaseetakoek dute, eta honek klase desberdintasunak azpimarratzen ditu.
Hemen ordea, klase ertaineko kide batek ere zerbitzu hau izateko aukera dauka, eta honek egoera honen normalizazioa dakar.

Etxe bizitza bat alokatzea, arazo larrienetako bat da, lehenengo eta behin etxearen jabeak dudak dituelako alokatzeko orduan immigrantea izateagatik; bigarrenez, abal bat lortzea eta hirugarrena kontratu finko bat lortzea.

Ikusten denez, immigranteek espainara etortzen dira aukera bila, bai lanari dagokionez, baita bizi kalitateari dagokionez, baina aurkitzen duten gauza bakarra ostopoak dira.

2008-01-14

Garapen Komunitarioa

Komunitatearen Garapena esapidea nazioartera zabaldu da, komunitateen ekonomia, gizarte eta kultura egoera hobetzeko, hiritarren esfortzuak eta Gobernuarenak bat egiten duten prozesuak esaterako; prozesu hauek herrialdearen bizimoduan integratu eta nazio garapenari ekarpenak egin diezaizkioten.
Garapen Komunitarioen planetan gizarte hezitzaileek ardura handia izango dute. Gainera, pertsona eta kolektiboen partehartzea suspertu beharko du, elkarrekin lan egin eta kordinatu beharko dira, baita bertako ingurugirora egokitu ere.
Ezaugarri bereziak:
·Praktika soziala da
·Pertsonek gora egitea du helburu nagusi, horretarako giza eta instituzioen baliabideaz eta biztanleen parte hartze aktiboaz baliatzen da.
·Ekintzen erabakiak komunitateak harzten ditu.
·Norbanako eta taldeen gaitasunak garatzea, bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.
·Funtsezko lau elementu: errealitatearen azterketa, ekintzen planifikatzioa, ekintza soziala eta egindakoaren ebaluaketa.
·Programa honetan instituzio desberdinek parte hartzen dute, haien artean; ikastetxeak, osasun-etxeak, Gobernuaren eta Gobernuz kanpoko erakundeak, gizarte langileak, hezitzaileak, komunikabideak ...
Garapen Komunitarioa ekintza koordinatu eta sistematikoa da. Gizartearen eskakizun eta beharren arabera, lurralde jakin bateko komunitatearen edo biztale xedearen prozesu orokorra antolatzen saiatzen da, interesatuen parte hartzearekin.
Laburbilduz, gizarteko sektore guztien zuzpertze orekatua orekatua helburu duen mugimendua da garapen komunitarioa.

Askok hau irakurtzean galdetuko zarte; zer ikusirik dauka hau emakumearekin? Baina, hemen nago ni gauzak argitzeko, komunitate honek gizartearen beharrei erantzuteko sortu izan da, eta gizarte honetan emakumeak daude, beraz, Garapen Komunitario honek emakumearen diskriminazioan aurrerapenak egiten sahiatuko da, beti gizartearen ezkakisunen arabera.

HaUrReN ExPlOtAzIoA!!

Ikusten denez, gizarteak izan dituen aurrerapenak ez dira nahikoak izan emakume eta haurren explotazioarekin amaitzeko. Gaur egun milioika ume bahitzen dira, explotatuak izateko edota haien organoak saltzeko.
Esaterako, Lourdes Huanca Paricahua bere estatutik, Peru, 9 eta 11 urteko bi ume ateratzen sahiatu zen, Italiako estatura eramateko. Umeak aztertu egiten zituen, gero errazago bahitu al izateko. Dokumentazio faltsua egiten zien estatutik atera ahal izateko, baita gurasoen honarpena falsifikatzen zuen ere. Umeei ziria sartzeko, haien gurasoek beraientzako sorpresa bat zutela esaten zien, gainera 11 urteko mutilaren ama Italian zegoenez errazagoa izan zan dena. Emakume honek haurrak bahitzen zituen explotazio sexualerako edota haien organoak saltzeko, adopzioa baztertuta geratzen da umeen adinagatik. Gertaera hauek umeei arreta gutxi jartzen zaielako gertatzen dira, bi ume hauek bahitu zituztenean ez zen inor koturatu, horrexegatik, umeei merezi duten arreta jarri behar zaie, bestela, honelako ezustekoak gertatuko dira. Beste irtenbide bat, bertako umeei gertatzen ari denaren berri ematea da, kontzientzia apur bat zabaldu behar zaie, arazoen berri emanez, horrela , beraiek bakarrik ere beraien buruaz arduratzen sahiatuko dira.
Umeen trafikoa urteko 12 mila milioi dolar suposatzen ditu, droga eta armen ondoren dirgu gehien mugitzen duen trafikoa da.

Harrigaria da, umeek honelako jarrerak izatera behartzeko kapazak izatea. Hezkuntza bat izateko aukera behar dute eta ez bakarrik hori lasai jolasteko lekuren bat ere behar dute, izan ere umeak besterik ez dira.

Badira gainera Asian esaterako, lanerako explotatuak diren haurra, %20a egunean 13 ordu lan egitera behartuta izaten dira hilena 15 - 20 euroren truke. Gainera, lanegiteko baliabideak eta erak penagrriak dira. Lan egiteko behartuta daudenez, eskolara joateko denborarik gabe geratzen dira eta ez hori bakarrik askotan egoera sozioekonomiko honek biztanleria aktibo batek langabezian egotera eramaten ditu. Haurrek giro honean garatzeko aukera izan behar dute, eskolara joateko oportunitatea, jolasteko lekuren bat … Azken finean umeak umeak izan behar dira eta ez helduak, leku askotan gertzen ari den moduan.

2008-01-10

Analfabetizazioa

Emakumeek eskubideak mugatua zituzten, hain zuzen ere, eskolara jotea debekatuta zuten, eta honek emakumeen arteko analfebitizazioa suposatzen zuen.
Analfabetizazioa ez da soilik irakurtzen eta idatzen jakitea askok pentsatzen duten moduan, analfabetizazioa, Paulo Freirek esaten zuen moduan, gizartean era kritiko batean jarduten laguntzen gaitu.
Jadanik, zaila da egunerko bizitza irakutzen eta idazten jakin gabe egitea, baina gainera analfabeto izateak gizartean aktiboki parte hartzea ostopatzen dizu, izan ere errealitatea ezagutzea ere saila egiten zaie.
Beraz, emakumeen analfabetizazioa gizarten ere eragina izango du, gizarte orektsu bat sorzteko emakumeen baita gizonen parte hartzea beharrezkoa baita.
Aipatzekoa da ere, alfabetazioa askatasuna ekartzen duela eta izandako menpekotasun askok baztertzen dituela.
Beraz, emakumeek eskubide askatasuna izatea denon gain eragina du, horrexegatik guztiok lagundu beharko genuke eskubide hauek lortzen.


2008-01-08

Nork nahi du hau? Biolentzia salatu mesedez!!!!!!!!!

Nork uste du lore madarikatu batek min hau sendatu dezakeela? Nik gutxienez horrelako jarrera bat barkaezina dela uste dut, min hau ezin da sendatu ez lore batekin, ez munduko gauza politenarekin.
Honelako gertaerak ekiditzeko, gizon eta emakumeen artean dauden ohiko ezabaidetan haserrea kontrolatzen ikasi behar da, gehien bat gizonek, indar gehiago baitute.
Mesedez honelako jarreren aurrean daudenentzako salaketak jarri, beldurrari aurre egin beharra dago. Emakumeek kasu hauek salatzen dituztenean laguntzak jasotzen dituzte bai haurrentzako baita beraientzako ere.

2008-01-07

EmAkUmEa ErE bEhArReZkOa IzAn Da!!!

http://mx.youtube.com/watch?v=e3eBBhRuaVY

Ez dago inoren esku sexu aukera

Interneten abesti hau bilatzen egon naiz baina ez dut libreki aurkitu, gutxienez abestiaren letra lortu dut. M-N Ezten taldearen abestia da eta "Beldurrak ahaztuta" du izenburu
Ez dago inoren esku sexu aukera,
guztiok ar edo eme jaiotzen gera,
bizitzeko era,
ez gera atzera,
guziaren gainetik, emakume zera!
Egun guztian langile, iñurrien pare,
ilargiaren argitan bihurtuz maitale,
etxeko neskame,
denborarik gabe,
askotan halabeharrez gizonaren menpe.
Ei! eutsi, izan adore,
kanpoko kolpeek ez zaitzatela eraitsi.
Ei! Eutsi, izan kemena,
nahiz zail izan sarri,
minari barrura sartzen ez behitzat utzi.
Beldurrak ahaztuta,
salatu behar duzuna:
laguna,
denok elkartuta,
uste baino lehenago
berdintasuna.
Abesti honek argi adierazten du emakumeen papera kasu askotan. Sexu aukera ez dago inoren esku eta honek bizi forma bat izatera baldintzatzen zaitu. Emakumea izatea ostopo asko dakartza, mendeak pasa ahala oztopo horiek txikitzen joan dira baina oraindik badira emakume askok zeinak beraien senarren menpe bizi dira eta beste askok beraien senarrarentzako bizi direnak. Honen ondorioz beraien zeregin pertsonalerako denborarik gabe geratzen dira, bizitzen ari diren bizitza beraiena izan beharrean beraien senarrena da.
Jarrera hau edukitzea delitua izan beharko litzateke, eta gainera, emakume askok bizi mota hau salatzeko beldurra dute eta horrela jarraitzen dute beraien bizitza osoan. Emakumea bere diru propioa lortzeko aukera izan behar du, baita denbora librea ere eta ez da inoren etxeko-andrea izan behar, bere bizitza propioa izan behar du, gizonen moduan.
Bizitzeko era hau lortzeko denok batera lan egin behar dugu bai emakumeak bai gizonak errespetatuz.
Hemen dekozue emakumearen aldeko beste abesti bat: SeXu MaKiNa