2007-12-26

GaÎxOtAsUn SeXuAlAk!!!


Gaixotasun sexualak , segurtasun neurririk gabe sexua praktikatzean transmititzen dira. Emakume askok sexua praktikatzera behartuta daude askotan preserbagarria erabili gabe. Hego-Amerikan esaterako, emakume askok prostituzioa pratikatzera behartuta daude eta beste askok bortxatuak izaten dira, honen ondorioz milioika gaixotasun transmititzen dira; gonorrea, VIH, sífilis, hepatitis
Dena hau emakumeen eskubide falta dela eta gertatzen da, munduan emakumeek informazioa, soliraditatea, errespetua eta berdintasuna beharko dute beraien burua zaindu al izateko. Beraien erabaki propioak hartu ezin badute, eta beraiek zaindu ezin badira nor zainduko die? Nor arduratuko da beraietaz?
Gauza hobetzen doa eta emakumeek pixkanaka gizonek bezala honartuak izango dira , baina oraindik hiru emakumeetatik bat tratu txarrak jasotzen ditu eta nahigabeko sexua praktikatzera behartzen diote.
Horrelako egoerak honargabeak dira, bai emakume, bai gizonengan baina dugun bizi formaren ondorioz emakumeek dira kalte gehienak jasatzen dituztenak, ez dute ez txarrik egin, besterik gabe tokatu egin zaie.
Bizi forma hau aldatzeko beharra dago, horretarako badakit nire lana ez duela asko lagunduko, baina, honekin lortu nahi dudana jendea kontzientzia hartzea da, espero dut behintzat norbaitekin lortzea.

2007-12-18

Datu gutxi baina garrantzi handikoak!!

· 23 herrialdek bakarrik (17 Europar, 5 amerika eta Japonia) erregistratu eta publiko egiten
dituzte bikotekidearen edo bikotekide ohiaren eskutan hildako emakumeen datuak.
2000.urtean hasi ziren guatemalan hiltzen zen emakume kopurua erregistratzen, ordutik 3300 dira.
Estatu Espainarrean 93 emakume hil ziren genero indarkeriaren ondorioz.

· Emakumeek gizonezkoen denboraren hirukoitza erabiltzen dute etxeko lanak egiten.
Euskadiko emakumeek batez betse 3,52 ordu eskaintzen dizkiote etxeko lanei, gizonezkoek ordea, 1,10 ordu.

· Nazio Batuen arabera 2005.urtean estatuetan kargu altuak zituzten pertsonen %95,8 gizonezkoak ziren eta %4,2 emakumezkoak. Munduko pertsonen %50 emakumeak direla uste da.

· 1903. urtetik 766 Nobel sari banatu dira, horietatik 33 bakarrik eman zaizkie emakumezkoei.


Datu hauekin argi eta garbi ikusi ditzakegu emakumearen egoera gaur egun, nahiko kaxkarra dagoela oraindik. Beraz, lanean jarraitu beharko dugu azpaldiko BERDINTASUN hori behin betiko lor dezagun.

2007-12-16

Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sarea


Aldizkari batean “Mujeres con Voz” irakurritako elkarrizketa interesgarri baten laburpena egingo dizuet, elkarrizketa Jabekuntza Sareko eskolari buruzkoa da.

Jabekuntzarako Eskolen sarea proiektua Basaurin sortu zen duela lau urte.
Alde batetik emakumeenaganako berdintasuna aldarrikatzen dute eta beste alde batetik politikan eta gizartean parte hartzeko aukera zabaldu nahi da.
Errealitatea aztertuz, ikus daiteke emakumeentzako dauden ekintzak askotan, etxeko zereginekin erlazionaturik daudela hala nola; sukaldeko eginbeharrak, joste-lanak …
Gainera, elkarte hauek aisialdirako eta kulturaren ingurukoak dira soilik, feminismoa eta politika aldarrikapenak alde batera utziz.
Proiektu honek dituen helburuak ez dira soilik emakumeak lortu behar dituztenak, hau da kontzientziazioa eta berdintasuna bai gizonek bai emakumeek lortu beharko dituzte.
Lan egiteko era sarean da eta honek hainbat onura dakartza, esaterako; hausnarketak, iritziak, usteak ... trukatzeko aukera eta honek dakartzan ezagutza, jarrerak eta trebetasunak.
Bakarkako lan batetik, lan kolektibo batera pasa nahi da parte hartze garrantzi handia duelako.
Lan metodo hau gainera baliabideak aprobetxatzeko aukera ematen digu.
Askotan zailtasunak izan dira emakumeek parte hartu dezaten ezarritako rol tradizionalen ondorioz.
Prestakuntza jaso ondoren autokudeaketa-esperientziak bultzatzen eta sendotzen saiatzen dira, pauso hau nahiko neketsua eta korapilatsua izan daitekeelako.
Hau izan da irakurritako elkarrizketaren laburpena, nik blogean idaztea erabaki dut proiektu egokia eta polita iruditu zaidalako.
Emakumeentzako ekintzak aisialdi eta kulturaren ingurukoak direlakoarekin bat nator, horrexegatik idei hau bitxia baita interesgarria ere iruditu zait.Emakumeen eta gizonen beharra mundu honetan berdina da, beraz aukera berdinak izateko oportunitatea izan behar dute biek.

2007-12-08

Neska eta Mutilei Hezkuntza berdina!!!


Irakurritako textu batekin bat natorrenez, gai honi lerro batzuk eskeintzea pentsatu dut. Textua femenino eta maskulinoren arteko bereizketak egiten ditu nerabezaroan. Bertan aipatzen da sozializazio prozesua ematen denean gizonaren baloreak, emakumeenak baino garrantzi handiagoa dutela, eta ez dakit zergatik, baina horrela gertatzen da gehientan.
Hau horrela ez gertatzeko haurrei heziketa egoki bat eman beharko zaie, non emakumea eta gizona garrantzi bera dute, baina hau ez da lortzen soilik heziketa egoki batekin, haurrak heziketa egokia jaso arren bere inguruko jokbideetan gizona bada garrantzitsua balore horiek bereganatuko ditu.
Ondorioz, heziketa egoki bat aparte jokabide egokiak ere izan beharko ditugu. Haur bateri ezin digo eskatu guk betetzen ez dugun zeozer, beraz heziketrekin batera gure portaera ona izan beharko da, haurra guandik ikasten baitago.
Haurra inguruan duena barnertzeko joera du, beraz bere inguran dagoenari arreta jarri beharko diogu gure haurra balore desegokiak barnera ez dezan.

2007-11-15

Pauso txikitan aurreruntz!!



XIX. mendean gizartea gizonen boterean oinarritu zen emakumea diskriminatzeko.
Emakumea garai hauetan ama eta emaztea baino ezin zen izan. Ezin zituen ikasketak burutu, ezta gizona gabeko erabakiak hartu, are gutxiago diru kontuak bera kontrolatu …
Dena hau ez zen guztia, emakumea bere senarra ez zen gizon batekin aurkitzen baldin bazuten kartzelara joango litzateke, ordea, paper aldaketa egiten baldin bazuten eta gizona bazen beste emakume batekin zegoena ez zen ezer gertatzen, horrela gertatzen zen egoera guztietan.
Esan beharra dago, emakumeek aukera guztiak eduki behar dituztela , inolako bazterketa edota diskriminaziorik gabe.
Mundu honetan emakumea gizona bezain garrantzitsua da. Biak beharrezkoak dira mundu hau aurrera egiteko, bata bestea gabe ezin baitu ezer egin.
Oinarri hau hartuta biak era berean errespetatuak izan behar direla argi geratzen da. Egia da gauza batzuetarako batek besteak baino erraztasun gehiago izan ditzakeela baina ideia hau ez du ezer baldintzatu behar.
Guztiok nahi duguna egiteko aukera merezi dugula uste dut, hori bai, gainontzekoak kontutan izanik.
Dena honi amaiera emateko esan beharrekoa da gauza asko geratzen direla egiteko, baina pixkanaka-pixkanaka aurrera goaz.

2007-11-14

Zergatik Emakumea eta Hezkuntza?

Betidanik emakumearen rola mundu osoan zehar etxea garbitzea, umeak zaintzea, janaria prestatzea eta gizona maitatzea, zaintzea eta errespetatzea izan da.
Emakumeek ezin zuten erabaki propioak hartu, ezta etxetik kanpo lan egin, are
gutxiago eskolara joan.
Eta dena hau zergatik? Ba al da emakumea gizona baino gutxiago? Derrigortua egon behar da gizonaren esanetara egotera?
Pertsonalki jarrera hau gorroto dut, gizona eta emakumearen arteko ezberdintasunak fisikoak baino ez direlako izan behar.
Ez dut ulertzen zergatik emakumeak baldintzatuta egon behar duten.
Kontu hau ez da generoaren errua, betidanik datorren kontu bat da, gizartearen kontua.
Horrexegatik, gai hau aukeratu dut, emakumeak defendatzeko eta merezi duten berdintasuna aldarrikatzeko. Blogean idatzitakoa zuen gustokoa izatea espero dut eta al bada ere gai honekiko interesa pistea.

2007-11-04

Emakumeen Gizarteratzea

Emakume askok gizarteratze prosezu bat egin behar dute arrazoi desberdinengatik; drogen kontuagatik, etorkinak direlako, tratu txarrak jazan dituztelako ...
Horregatik gizarteratze prosezu hori nolakoa izan behar den ikasi beharko dute espezializta batzuengandik.
Helburua bazterkeriari aurre egitea da, hain zuzen ere baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei edo taldeei euren kabuz bizitzeko behar dituzten baliabide ekonomiko, pertsonalak eta sozialak emanez.Batez ere, bitartekorik ez duten pertsonei edo oso gutxi dituztenei laguntzen zaie, eta gizarte bazterkeria sortzen duten kausen ezagutza eta beraiei heltzeko moduak lantzen dira.